XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lourdes'en zer egin

Kristau-erri osoa era guztitara saiatu da, Lourdes'ko txoko zoragarri au, Ama Birjiñak nai dun bezela, otoitz leku, damu-iturri ta batez ere Mariaganako zaletasun-oinarri biurtzen.

Ortarako lurralde bat eskeñi dio Zeruko Amari, beretzat bakarrik; ta or edozerk Andra Maria gogoratzen digu, edozerk Ama gozo onekin edo lur ontara agindua ekartzera bidali zun bere Semearekin izketan jartzen gaitu.

Lenik iru Eliz bata bestearen gain ikusiko dituzu: Errosariokoarena, Kripta edo Elizpea ta beste bat, oso egoki apainduak iruak.

Elizpea egin zuten lenbizi ta bedeinkatu-egunean Benardatxo bera an zan 1866-garren urtean.

Iru Elizak bateko ikusgarria egiten dute, azpikaldetik kanpatorre puntara 95 metro bai luze.

Alboan, Elizaren eta ibai artean, Agerpenen Artzuloa dago, aurrerago bañu tokiak iturri mirarigarrizko urez beteak.

Orain eunurtebetetzea dalata, Eliz berri bat ari dira egiten lur azpian 20.000 lagunentzat.

Elizpe zarraren ataritik bide bat okertzen da Espeluguez mendi aldera; bide ori Gurutzbide egin dute.

Ikusgarriak dira 14 egonaldiak batezere bi metro luzeko irudiak ze bizitasun eta biotzak ikutzeko indar ematen dien gertakariei.

Amabigarren egonaldia mendi tontorrean dago; beste biak goiti berako bidean.

Bidea Agertoki aurrean gelditzen da.

Lourdes'en egiten dana egunero berdintsua da.

Elizbirak bakarrik dira erromes guztientzat ta ordu jakiñetan eginbearreko elizkizunak.

Gañerakoan laguntalde bakoitza moldatzen da zer egin eta noiz egin ikusteko.

Askok eta askok egiten dute Gurutz-bidea; zein eder dan Ama Birjiñaren erri ontan bere Semearen nekebidea gogoratu ta ibiltzea!.

Goizean edozein ordutan entzun diteke meza Santua, Artzuloan edo beste Elizetan.

Geienetan Meza bukatu ta gero ematen dute Jauna.